Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.