Ostirala, urtarrilak 13



20:00

Kursaalera joateko autobus zerbitzua Zumaiatik

Kursaal (Donostia), Zumaia | Musika

Mahler Chamber Orchestra eta Mitsuko Uchida pianistaren kontzertua izango da urtarrilaren 13an, ostirala, 20:00etan Kursaalean. Zumaiatik autobusa izango da Donostiara eramateko.  Sarreren salmenta: www.kursaal.eus Izen-ematea eta informazioa: 943-861056 / alondegia@zumaia.eus Epea: urtarrilak 9

Kursaalera joateko autobus zerbitzua Zumaiatik Kursaal (Donostia)

Mahler Chamber Orchestra eta Mitsuko Uchida pianistaren kontzertua izango da urtarrilaren 13an, ostirala, 20:00etan Kursaalean. Zumaiatik autobusa izango da Donostiara eramateko. 

Sarreren salmenta: www.kursaal.eus

Izen-ematea eta informazioa: 943-861056 / alondegia@zumaia.eus

Epea: urtarrilak 9


20:00

FutbolisTOK

Aita Mari aretoa, Zumaia

Algorri Taldeak antolatuta eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa eskainiko du urtarrilaren 13an 20:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldirako sarrerak Zumaiako turismo bulegoan eta Tximista tabernan daude salgai 10€-tan.Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu.Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitzegingo digu.Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta arazoak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.

FutbolisTOK Aita Mari aretoa Algorri Taldeak antolatuta eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa eskainiko du urtarrilaren 13an 20:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldirako sarrerak Zumaiako turismo bulegoan eta Tximista tabernan daude salgai 10€-tan.
Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu.
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.
Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitzegingo digu.
Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta arazoak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.


18:00
20:00

Geoparkeko hegaztien erakusketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Geoparkeko hegaztien erakusketa Oxford aretoa (Alondegia)

Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.