Indamendi mendi bazkunaren 50. urteurreneko egitarauaren barruan, bi hitzaldi antolatu ditu: Azaroaren 29an, Juanjo Garbizuren Slow mountain. Mendian lasai. Abenduaren 1ean, Mikel Zabalzaren Himalaia alpino erara. Bi hitzaldiak 19:30ean izango dira, Aita Mari aretoan.
Irantzu Lekue artistaren Maitatzeko artea erakusketa egongo da Zumaiako Oxford aretoan azaroaren 30etik abenduaren 11ra. 18:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak egunero; asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara ere zabalik izango da.