Etxape Zentro Sozialista egokitzeko auzolan saioa egingo dute azaroaren 29an, asteartea, 17:00etatik aurrera.
Indamendi mendi bazkunaren 50. urteurreneko egitarauaren barruan, bi hitzaldi antolatu ditu: Azaroaren 29an, Juanjo Garbizuren Slow mountain. Mendian lasai. Abenduaren 1ean, Mikel Zabalzaren Himalaia alpino erara. Bi hitzaldiak 19:30ean izango dira, Aita Mari aretoan.