Zumb Rock izeneko kontzertua emango du Zumaiako Musika Bandak azaroaren 26an, 19:00etatik aurrera, Zumaienako aretoan. Joxe Mari Azkue izango da zuzendaria.
Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Azaroak 18, ostirala: Arineketan taldearen kontzertua, 20:00etan, Aita Marin. Azaroak 19, larunbata: In aeternum kontzertua, San Pedro abesbatzaren eskutik. 20:00etan, parrokian. Azaroak 20, igandea: Udal Txistulari Bandaren kalejira, Santa Zezilia egunaren harira. 10:00etan. Meza nagusia, Beheko Plaza abesbatzak abestuta, Santa Zezilia egunaren harira. 11:00etan, parrokian. Azaroak 21, astelehena: Euskaraldiaren barruan, Zaumaiako Musika eta Dantza Eskolakoen emanaldia. 19:00etan, Zumaiena aretoan. Azaroak 26, larunbata: ZUMB rocks, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Zumaiena aretoan.
Zuzendariak: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne. Aktoreak: Mbundu Joely, Alban Ukaj, Tijmen Govaerts. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Belgika. Gaur egungo Belgikan, Afrikatik bakarrik iritsi ziren haur batek eta neska nerabe batek erbesteko baldintza gogorrei aurre egin beharko diete euren adiskidetasun suntsiezinarekin. Azaroaren 25etik 28ra, 19:30ean.
Zuzendaria: Ute von Münchow-Pohl. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Alemania. Untxien eskolan, Pazko izateko zorian dago, eta urrezko arrautza magikoak erabakiko du nor izango diren "untxi lider" berriak. Max hautatu ondoren, urre koloreko arrautza beltz bihurtzen da. Abenduaren 26an eta 27an, 17:00etan.