Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Azaroak 18, ostirala: Arineketan taldearen kontzertua, 20:00etan, Aita Marin. Azaroak 19, larunbata: In aeternum kontzertua, San Pedro abesbatzaren eskutik. 20:00etan, parrokian. Azaroak 20, igandea: Udal Txistulari Bandaren kalejira, Santa Zezilia egunaren harira. 10:00etan. Meza nagusia, Beheko Plaza abesbatzak abestuta, Santa Zezilia egunaren harira. 11:00etan, parrokian. Azaroak 21, astelehena: Euskaraldiaren barruan, Zaumaiako Musika eta Dantza Eskolakoen emanaldia. 19:00etan, Zumaiena aretoan. Azaroak 26, larunbata: ZUMB rocks, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Zumaiena aretoan.
Zuzendariak: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne. Aktoreak: Mbundu Joely, Alban Ukaj, Tijmen Govaerts. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Belgika. Gaur egungo Belgikan, Afrikatik bakarrik iritsi ziren haur batek eta neska nerabe batek erbesteko baldintza gogorrei aurre egin beharko diete euren adiskidetasun suntsiezinarekin. Azaroaren 25etik 28ra, 19:30ean.