Auzolana eta bilera informatiboa egingo dute datorren ostiralean, hilaren 18an, Etxape Zentro Sozialistan. Zentroa txukuntzeko auzolana 16:00etan izango da, eta bilera informatiboa 18:30ean.
Arineketan musika eta dantza emanaldia izango da azaroaren 18an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari antzokian. Sarrerak 5 euroan daude salgai turismo bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Katuen kontuak emanaldia izango da datorren ostiralean, hilaren 18an, Arroa Beheko Elizan. Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarrituta Ines Osinagak sortutako abestiak entzungo dira, Itziar Garaluze artista bisualaren irudiez jantzita. Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatu du emanaldia eta 22:00etan hasiko da.
Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroak 25, eta horren atarian asanblada irekiak egingo dituzte Ikasle Abertzaleek Zumaian, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza! lelopean. Azaroaren 17an, osteguna, Zumaiena ikastetxean egingo dira, 10:15ean; eta egun bat geroago, hilaren 18an, Zumaiako Herri Eskolan, 11:00etatik aurrera.
Azaroak 18, ostirala: Arineketan taldearen kontzertua, 20:00etan, Aita Marin. Azaroak 19, larunbata: In aeternum kontzertua, San Pedro abesbatzaren eskutik. 20:00etan, parrokian. Azaroak 20, igandea: Udal Txistulari Bandaren kalejira, Santa Zezilia egunaren harira. 10:00etan. Meza nagusia, Beheko Plaza abesbatzak abestuta, Santa Zezilia egunaren harira. 11:00etan, parrokian. Azaroak 21, astelehena: Euskaraldiaren barruan, Zaumaiako Musika eta Dantza Eskolakoen emanaldia. 19:00etan, Zumaiena aretoan. Azaroak 26, larunbata: ZUMB rocks, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Zumaiena aretoan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |