Euskaraldiaren hasiera ekitaldia egingo da azaroaren 17an, 19:00etatik aurrera, Torreberriko aterpean. - Esti Curielen bakarrizketa. - Musika pixkat bizitzai taldearen kontzertua. - Bertso eskolako gazteak. - Astindu dantza taldearen koreografia.
Zuzendaria: Sara Dosa. Generoa: dokumentala. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Katia eta Maurice Kraffttek bi gauza maite zituzten: batak bestea eta sumendiak.
Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroak 25, eta horren atarian asanblada irekiak egingo dituzte Ikasle Abertzaleek Zumaian, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza! lelopean. Azaroaren 17an, osteguna, Zumaiena ikastetxean egingo dira, 10:15ean; eta egun bat geroago, hilaren 18an, Zumaiako Herri Eskolan, 11:00etatik aurrera.