Zuzendariak: Josh Gordon, Will Speck. Aktoreak: Javier Bardem, Constance Wu, Winslow Fegley. Generoa: fantastikoa. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Primm familia New Yorkera joan da bizitzera. Josh seme nerabea eskola berrira eta lagun berrietara egokitzen saiatu da. Hori guztia aldatu egin da Lilo krokodilo abeslaria aurkitu duenean. Lilori bainuak, kabiarra eta musika ona gustatzen zaizko, etxe berriko atikoan bizi den bitartean. Azaroaren 13an, 17:00etan.
Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: David O. Russell. Aktoreak: Christian Bale, Margot Robbie, John David Washington, Alessandro Nivola, Anya Taylor-Joy. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Hiru laguni buruzko epopeia erromantikoa. Estatu Batuetako historiako bilbe sekretu zirraragarrienetako batean daude. Fikzioarekin nahasten diren gertaeretan oinarritua. Azaroaren 12, 13 eta 14ean, 19:30ean.