Azaroaren 12an egingo da Larraina eguna, 10:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia eta gaiak: 10:30-12:00: 2022an egindakoak eta 2023an egitekoak12:00: Bideo-lehiaketako sari-banaketa eta bideoak ikustea12:30: Aperitiboa, Kofradia plazan
Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak batzar irekia eta lan eguna antolatu ditu Etxape Zentro Sozialistan.
Zuzendaria: David O. Russell. Aktoreak: Christian Bale, Margot Robbie, John David Washington, Alessandro Nivola, Anya Taylor-Joy. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Hiru laguni buruzko epopeia erromantikoa. Estatu Batuetako historiako bilbe sekretu zirraragarrienetako batean daude. Fikzioarekin nahasten diren gertaeretan oinarritua. Azaroaren 12, 13 eta 14ean, 19:30ean.