Eskuak. Elogio de lo manual erakusketa izango da irailaren 23tik urriaren 16ra Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Fermin Muguruza. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Euskal Herria. Ainhoa La Pazen (Bolivia) jaio zen mirakuluz, bere ama Amanda hil ondoren, atentatu parapolizialean. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urte zituela, Euskal Herrira joan zen bere aita Manexen lurra ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina-gaindosiak jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune Libanon, Afganistanen eta Marseillan zehar eramango dituen bidaia iniziatiko batean abiatzen dira. Gerra Hotzaren azken urteak dira, eta biak narkotrafiko sareen mundu ilunean eta sare politikoekin dituzten lotura estuetan murgilduko dira. Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 22:00etan, igandean 20:00etan eta astelehenean 19:30ean.