Oarrusub elkarteak antolatuta, urpekaritza bataioa egingo da abuztuaren 20an, 11:00etatik 14:00etara, Arbustaingo arranplan. Izenak emateko bidali izen-abizenak olarrusub@gmail.com helbidera. Adinez nagusi direnentzako jarduera da hau.
Kuadrilla Eguna ospatuko da Zumaian larunbatean, abuztuaren 20an. 13:30-15:00, Torreberri ondoan bazkari-gunea (bazkaria norberaren kontu, postrea emango da). 17:00, Odietan, kuadrillen arteko jolasak. 18:30, Jainekin txarangaren kalejira. Ordu berean, Dardarafest jaialdia Amaiako plazan 18:30etik aurrera, Marlik eta Madeleine. 22:15etik aurrera, Kuartz, The Wizards eta JIEL. 22:30ean, diskofesta Abshowsekin.
Dardara Musika Kolektiboak antolatutako Dardarafest musika jaialdia egingo da abuztuaren 20an, 18:30etik aurrera, Amaiako plazan. Talde hauek joko dute: Joseba Irazoki eta Lagunak, Marlik, The Wizards, Madeleine eta Kuartz.
Komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Uztailaren 15ean eta 29an, eta abuztuaren 4an eta 25ean euskaraz; abuztuaren 11n eta 18an gaztelaniaz. Bisitak 19:00etan egingo dira. Izen ematea doan izango da bisita eguneko 13:00ak bitartean. Izenak emateko turismo bulegora idatzi (turismoa@zumaia.eus) edo deitu (943-14 33 96) deitu daitezke. Talde mugatuak izango dira.
Anton Eguiguren, Aran Santamaria eta Julian Eguiguren artista zumaiarren Udara erakusketa kolektiboa egongo da Alondegiko Oxford aretoan abuztuaren 13tik 28ra bitartean. Ordutegia: egunero, 18:30etik 20:30era; asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Baz Luhrman. Aktoreak: Austin Butler, Tom Hanks, Olivia DeJonge, Richard Roxburgh. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Australia. Elvis Presleyren (Butler) bizitza eta musika aztertzen ditu filmak, Tom Parker koronelarekin (Hanks) duen harremanaren prismaren bidez. Abuztuaren 19an: 19:30ean. Abuztuaren 20an: 19:00etan eta 22:00etan. Abuztuaren 21ean: 17:00etan eta 20:00etan. Abuztuaren 22an: 19:30ean.