Agata taldearen eskutik, tangoa dantzatzeko aukera izango da abuztuaren 14an, igandea Eusebio Gurrutxaga plazan. Bi saio izango dira: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Silverio Maquiera arituko da musika jartzen.
Komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Uztailaren 15ean eta 29an, eta abuztuaren 4an eta 25ean euskaraz; abuztuaren 11n eta 18an gaztelaniaz. Bisitak 19:00etan egingo dira. Izen ematea doan izango da bisita eguneko 13:00ak bitartean. Izenak emateko turismo bulegora idatzi (turismoa@zumaia.eus) edo deitu (943-14 33 96) deitu daitezke. Talde mugatuak izango dira.
Anton Eguiguren, Aran Santamaria eta Julian Eguiguren artista zumaiarren Udara erakusketa kolektiboa egongo da Alondegiko Oxford aretoan abuztuaren 13tik 28ra bitartean. Ordutegia: egunero, 18:30etik 20:30era; asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Quentin Tarantino. Aktoreak: Harvey Keitel, Michael Madsen, Tim Roth, Steve Buscemi. Generoa: thrillerra. Urtea: 1992. Herrialdea: Estatu Batuak. Talde antolatu bat enpresa bati lapurreta egiteko eta diamante batzuk eramateko kontratatu dute. Baina, alarmak jo baino lehen, polizia han dago. Taldeko kide batzuk poliziarekin liskarrean hil dira, eta gainerakoak, berriz, adostutako lekuan bildu dira. Larunbatean 19:30ean, eta igandean eta astelehenean 17:00etan.
Zuzendaria: Quentin Tarantino. Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Brad Pitt, Margot Robbie. Generoa: drama. Urtea: 2019. Herrialdea: Estatu Batuak. Hollywood, 60ko hamarkada. Telebistako western bateko izarra, Rick Dalton (DiCaprio), inguruneko aldaketetara egokitzen saiatzen da. Daltonen bizitza erabat lotuta dago Hollywoodekin, eta Sharon Tate (Robbie) aktore eta modelo gazte eta etorkizun handikoa, Roman Polanski zuzendari entzutetsuarekin ezkondu berria, bizilaguna du. Larunbatean 22:00etan, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.