Abuztuaren 12an, ostirala, izango da Euskal Jai Eguna Zumaian. 10:00-14:00 - Azoka Alde Zaharrean eta goizean zehar musika kaleetan zehar. 11:00 - Eliz atarian haurrentzat tailerra. 12:00 - Udaletxean, balkoitik bakoirako bertso saioa: Aitor Mendiluze eta Jon Maia. 15:00 - Eusebio Gurrutxaga plazan, bazkaria. Bazkalondoa alaitzen: Joxe Mendizabal. 18:00 - Amaiako plazan, Joxe Mendizabalekin haurrentzat dantzaldia. 18:30 - Eusebio Gurrutxaga plazan, Alaken taldearekin plaza dantzak. Ordu berean, Joselontxos txarangaren saioa kaleetan. 19:00 - Sagardo dastaketa. 22:30 - Amaiako plazan, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Uztailaren 15ean eta 29an, eta abuztuaren 4an eta 25ean euskaraz; abuztuaren 11n eta 18an gaztelaniaz. Bisitak 19:00etan egingo dira. Izen ematea doan izango da bisita eguneko 13:00ak bitartean. Izenak emateko turismo bulegora idatzi (turismoa@zumaia.eus) edo deitu (943-14 33 96) deitu daitezke. Talde mugatuak izango dira.