Hondarrarekin eskulturak egiteko tailerra izango da abuztuaren 11n, osteguna, 11:00etatik 14:00etara, Santiago hondartzan.
Komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Uztailaren 15ean eta 29an, eta abuztuaren 4an eta 25ean euskaraz; abuztuaren 11n eta 18an gaztelaniaz. Bisitak 19:00etan egingo dira. Izen ematea doan izango da bisita eguneko 13:00ak bitartean. Izenak emateko turismo bulegora idatzi (turismoa@zumaia.eus) edo deitu (943-14 33 96) deitu daitezke. Talde mugatuak izango dira.