Musikaz margotuz... izeneko hitzaldia emango du Iker Gonzalez Cobeagak Zumaiako 38. Musika Jaialdiko egitarauaren barruan. 20:00etan izango da, Alondegian.
Komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Uztailaren 15ean eta 29an, eta abuztuaren 4an eta 25ean euskaraz; abuztuaren 11n eta 18an gaztelaniaz. Bisitak 19:00etan egingo dira. Izen ematea doan izango da bisita eguneko 13:00ak bitartean. Izenak emateko turismo bulegora idatzi (turismoa@zumaia.eus) edo deitu (943-14 33 96) deitu daitezke. Talde mugatuak izango dira.
Zumaiako XXXIV. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa izango da uztailaren 28tik abuztuaren 10era bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: 18:30etik 20:30era.