Zutani Teatroaren Bete ingoiau antzezlana izango da uztailaren 1ean, 22:00etan, Mari kalean. Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel dira aktoreak. 2021koi Poltsiko antzerki sorkuntzako finalistak izan ziren.
Aizpea Larrañagaren bilduma ikusgai izango da Alondegiko Oxford aretoan ekainaren 24tik uztailaren 10era. Ordutegia: egunero 18:30etik 20:30era eta asteburutan 12:30etik 14:00etara ere bai.
San Pedro Egunaren bezperan, asteartez hasiko da festa Zumaian. Igandera bitarte, herri kirolak, danborrada, mariatxiak, prozesioa nahiz antzezlanak izango dira herrian.