Egitaraua 10:00. Sormen tailerra: MADDI URANGA ETA ZUTANI.Tatuajeak zuzenean: IRN TATTOO.Body paint performancea: AMAIA URRESTILLA ETA EVA FRANCO. 11:00. Photocalla: EVA FRANCO.Henna Mahyubaren eskutik.Trikitilari eta txalapartariak. 12:00. Tabladu txikia: PERFORMANCEA, “REGULARIZACIÓN YA”.MUSIKA PIXKAT BIZITZAIEIREOMANAGO TA NIOIHANA 14:30. Bertso bazkaria: ONINTZA ENBEITA ETA AMAIA AGIRRE. Ondoren, Dj sesioa: ESTHER SOUND SYSTEM. 20:00. Batukada poteoa.
Boxeo jaialdia jokatuko da ekainaren 4an Aitzuri frontoian, 20:00etatik aurrera. Zortzi borrokaldi izango dira, horietatik sei Gipuzkoako txapelketako finalak. Sarrerak salgai daude Lubaki kiroldegian.
Foronda kultur etxean eskaintzen diren egur taila eta zeramika tailerretako ikasleek egindako lanen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 25etik ekainaren 5era arte. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era; asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Euskal Ligara igotzeko play offa jokatuko du Labarra Pulpo eskubaloi taldeak asteburuan Lubaki kiroldegian, Larunbatean, 17:00etan eta 19:00etan, finalerdiak jokatuko dira, eta igandean 12:00etan finala. Irabazten duena mailaz igoko da.
Zuzendaria: Sam Raimi. Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Elizabeth Olsen, Xochitl Gomez, Chiwetel Ejiofor. Generoa: fantastikoa. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Strange Doktorearekin bidaiatu mundu ezezagunetara. Hura, aliatu mistiko berrien laguntzarekin, baita aspaldikoenekin ere, multibertsoaren errealitate alternatibo konplexu eta arriskutsuetan barrena ibiliko da, aurkari berri eta misteriotsu bati aurre egiteko. Larunbat, igande eta astelehenean, 19:30ean.