2023 eta 2024. urteetako partaidetzazko aurrekontu prozesuaren barruan, lehen leheneste saioa egingo da. 18:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan, eta landuko diren proposamenak aisialdia, argiteria, azpiegiturak, jarduera fisikoa eta kirola, eta mugikortasuna eta zerbitzuak.
Foronda kultur etxean eskaintzen diren egur taila eta zeramika tailerretako ikasleek egindako lanen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 25etik ekainaren 5era arte. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era; asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.