Kaleko pintura lehiaketan parte hartu duten lanak biltzen dituen erakusketa ikus daiteke Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 22ra arte. Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era. Asteburuan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Carla Simón. Aktoreak: Jordi Pujol Dolcet, Anna Otín, Xenia Roset. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Katalunia. Belaunaldiz belaunaldi, Solé familiak melokotero ugari lantzen ditu Alcarràsen, Kataluniako landa-herri txiki batean. Baina uda honetan, laurogei urte lurra lantzen eman ondoren, baliteke azken uzta izatea. Ostiraletik astelehenera 19:30ean Aita Marin.