Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua emango du maiatzaren 21ean, eguerdiko 12:00etan, San Telmo ermitan. Bernard Herrmannen Souvenir du voyage eta Béla Kovácsen Sholem-Alekhem, Rov Feidmann! obrak joko ditu. Gonbidapenak maiatzaren 13tik aurrera izango dira eskuragai turismo bulegoan.
Kaleko pintura lehiaketan parte hartu duten lanak biltzen dituen erakusketa ikus daiteke Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 22ra arte. Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era. Asteburuan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Carla Simón. Aktoreak: Jordi Pujol Dolcet, Anna Otín, Xenia Roset. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Katalunia. Belaunaldiz belaunaldi, Solé familiak melokotero ugari lantzen ditu Alcarràsen, Kataluniako landa-herri txiki batean. Baina uda honetan, laurogei urte lurra lantzen eman ondoren, baliteke azken uzta izatea. Ostiraletik astelehenera 19:30ean Aita Marin.