Urola Kostako Udal Elkarteko Ingurumen Sailak antolatutako antzezlana da. Deskribapena: Kautiska ta Katiluk, Urola Kostako herritar guztiei zuzendutako antzerkia egingo dute ingurumenari buruzko hainbat arlo jorratuz; hala nola, etxeetan zenbat hondakin sortzen den, asko ala gutxi birziklatzen den, hondakinek ze kalte ekologiko eta ekonomiko dituzten etab. Nori zuzendua: haurrei eta helduei Iraupena: 45 minutu Hizkuntza: euskara Doakoa da eta sarrerak Turismo bulegoan eskura daitezke
Batzar irekia eta kontzertuak antolatu ditu Urola Kostako GKSk hilaren 22rako, urtarrilaren 29an Bilbon egingo den manifestazioaren harira. Torreberri Gaztetxean egingo dira ekitaldiak. 19:00etan batzar irekia egingo da, eta 21:00etan Katarsia eta Ukabilen kontzertuak izango dira.
Zirkua eta txotxongiloak erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan urtarrilaren 14tik 28ra. Ordutegia: egunero 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Uberto Pasolini. Aktoreak: James Norton, Daniel Lamont, Eileen O'Higgins. Generoa: drama. Urtea: 2020. Herrialdia: Erresuma Batua. John 34 urteko leiho-garbitzailea da, eta Michael semea (lau urteko mutikoa) hezten aritzen da. Jaio eta berehala utzi zuen amak semea. Biek bizitza sinplea dute, eguneroko erritualen bidez egina, pitzadurarik gabeko maitasun-harreman batean. Zoritxarrez, hilabete batzuk besterik ez zaizkio geratzen Johni. Familiarik ez duenez, geratzen zaizkion egunetan Michael adoptatuko duen familia berri baten bila hastea erabaki du, semea salbatzeko, bizitzaren errealitate beldurgarria aurkitzeko. Ostiraletik astelehenera, 19:30ean.