Osteguna, abenduak 16



19:00

Madres verdaderas

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Naomi Kawase. Aktoreak: Hiromi Nagasaku, Arata Iura, Aju Makita. Generoa: drama. Urtea: 2020. Herrialdea: Japonia. Haurdun geratzeko borroka luze eta desatseginaren ondoren, eta adopzio-elkarte batek konbentzituta, Satokok eta haren senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute. Handik urte batzuetara, Hitariren mehatxuarekin kolokan jarri da familia. Ama biologikoa dela dioen neska ezezaguna da Hitari. Satokok Hitari zuzenean aurrez aurre jartzea erabaki du.

Madres verdaderas Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Naomi Kawase. Aktoreak: Hiromi Nagasaku, Arata Iura, Aju Makita. Generoa: drama. Urtea: 2020. Herrialdea: Japonia.

Haurdun geratzeko borroka luze eta desatseginaren ondoren, eta adopzio-elkarte batek konbentzituta, Satokok eta haren senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute. Handik urte batzuetara, Hitariren mehatxuarekin kolokan jarri da familia. Ama biologikoa dela dioen neska ezezaguna da Hitari. Satokok Hitari zuzenean aurrez aurre jartzea erabaki du.



18:00
20:00

Komentuko proiektua ezagutzeko ekitaldiak

Komentua, Zumaia | Erakusketa

Komentuan kultur topagune bat eratzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Proiektua ezagutarazteko erakuspetak eta aurkezpen saioak prestatu ditu. Erakusketa Abenduaren 9tik 19ra, Komentuan. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00; larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00 Aurkezpen saioa Abenduaren 9an, osteguna, 18:00etan, Komentuan. Bisita gidatua Abenduaren 11n, larunbata, 12:00etan, Komentuan. Izen-ematea: kulturetxea@zumaia.eus.

Komentuko proiektua ezagutzeko ekitaldiak Komentua

Komentuan kultur topagune bat eratzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Proiektua ezagutarazteko erakuspetak eta aurkezpen saioak prestatu ditu.

Erakusketa

Abenduaren 9tik 19ra, Komentuan. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00; larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00

Aurkezpen saioa

Abenduaren 9an, osteguna, 18:00etan, Komentuan.

Bisita gidatua

Abenduaren 11n, larunbata, 12:00etan, Komentuan. Izen-ematea: kulturetxea@zumaia.eus.



17:30
18:00

Ipuin kontaketak Haur Liburutegian

Liburutegia, Zumaia | Ipuin kontaketa

Gabon garaiarekin lotuta, ipuin kontaketa saioak egingo dira Zumaiako Haur Liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta izango dira, eta 17:30ean hasiko dira. Hiru saio izango dira: Abenduaren 16an, Maite Frankoren 'Panpinak Aitorrentzat'. Abenduaren 23an, Kontukantoiren 'Argi ibili gurekin' Abenduaren 29an, Apikaren 'Sorginak'

Ipuin kontaketak Haur Liburutegian Liburutegia

Gabon garaiarekin lotuta, ipuin kontaketa saioak egingo dira Zumaiako Haur Liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta izango dira, eta 17:30ean hasiko dira.

Hiru saio izango dira:

Abenduaren 16an, Maite Frankoren 'Panpinak Aitorrentzat'.

Abenduaren 23an, Kontukantoiren 'Argi ibili gurekin'

Abenduaren 29an, Apikaren 'Sorginak'


18:00
20:00

Distiraren erakusketa kolektiboa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa izango da bisitagai abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik.

Distiraren erakusketa kolektiboa Oxford aretoa (Alondegia)

Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa izango da bisitagai abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik.