Gipuzkoako Foru Aldundiko Igurumena eta Obra Hidraulikoen Departamentuak antolatuta, "Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko" tailerra emango da abenduaren 15ean, 18:30etik aurrera, Hogarreko gela polibalentean. Ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea 605 75 76 87 telefonora deituta edo argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.
Komentuan kultur topagune bat eratzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Proiektua ezagutarazteko erakuspetak eta aurkezpen saioak prestatu ditu. Erakusketa Abenduaren 9tik 19ra, Komentuan. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00; larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00 Aurkezpen saioa Abenduaren 9an, osteguna, 18:00etan, Komentuan. Bisita gidatua Abenduaren 11n, larunbata, 12:00etan, Komentuan. Izen-ematea: kulturetxea@zumaia.eus.