Igandea, abenduak 12



11:00

Dantza garaikideko tailerrak

Torreberri, Zumaia | Dantza

Bigarren urtez, dantza garaikideko tailerrak egingo dira Zumaian. Bi saio izango dira, azaroan eta abenduan bana. Azaroaren 14an Mugimendua eta musika izeneko saioa izango da, eta abenduaren 12an Bikoteak sortzen izenekoa. Saioak Torreberrin egingo dira, 11:00etatik 12:30era bitartean. Jardunaldi hauen informazio gehiago eta izen-ematea: www.dagoz.eus

Dantza garaikideko tailerrak Torreberri

Bigarren urtez, dantza garaikideko tailerrak egingo dira Zumaian. Bi saio izango dira, azaroan eta abenduan bana. Azaroaren 14an Mugimendua eta musika izeneko saioa izango da, eta abenduaren 12an Bikoteak sortzen izenekoa. Saioak Torreberrin egingo dira, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Jardunaldi hauen informazio gehiago eta izen-ematea: www.dagoz.eus


16:30

Una familia feliz 2

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Holger Tappe. Generoa: animazioa. Urtea: 2021. Herrialdea: Alemania. Baba Yaga eta Renfield Mila Starr munstro-ehiztariaren atzaparretatik erreskatatzeko, Wishbone familia beste behin ere banpiro, Frankenstein, momia eta otso bihurtzen da. Hiru saguzar maskota horien laguntzarekin, gure Munstro Familia berriro dabil munduan zehar, bere lagunak salbatzeko, mountruo-ezagun berriak egiteko eta, azkenik ohartzeko “Inor ez dela perfektua”... akatsak dituztenak ere zoriona aurki dezakete.

Una familia feliz 2 Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Holger Tappe. Generoa: animazioa. Urtea: 2021. Herrialdea: Alemania.

Baba Yaga eta Renfield Mila Starr munstro-ehiztariaren atzaparretatik erreskatatzeko, Wishbone familia beste behin ere banpiro, Frankenstein, momia eta otso bihurtzen da. Hiru saguzar maskota horien laguntzarekin, gure Munstro Familia berriro dabil munduan zehar, bere lagunak salbatzeko, mountruo-ezagun berriak egiteko eta, azkenik ohartzeko “Inor ez dela perfektua”... akatsak dituztenak ere zoriona aurki dezakete.



18:00
20:00

Malen Loperen elkarrizketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Malen Lope artista zumaiarrak 'Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez' erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 26tik abenduaren 12ra bitartean. Erakusketaren irekiera azaroaren 26an izango da, 18:00etan. 

Malen Loperen elkarrizketa Oxford aretoa (Alondegia)

Malen Lope artista zumaiarrak 'Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez' erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 26tik abenduaren 12ra bitartean. Erakusketaren irekiera azaroaren 26an izango da, 18:00etan. 



11:30
20:00

Gabonetako merkatua

Santiago auzoa, Zumaia | Azoka

Gabonetako merkatua egingo da Santiago Auzoko Flowers & Co. saltokian. Loreak, arropak eta osagarriak, betaurrekoak, Gabonetako apainketak edota opariak aurkituko dituzte bertaratzen direnek.  Abenduaren 12ra arte izango da zabalik 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Igandean, 11:30etik 14:00etara izango da zabalik. 

Gabonetako merkatua Santiago auzoa

Gabonetako merkatua egingo da Santiago Auzoko Flowers & Co. saltokian. Loreak, arropak eta osagarriak, betaurrekoak, Gabonetako apainketak edota opariak aurkituko dituzte bertaratzen direnek. 

Abenduaren 12ra arte izango da zabalik 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Igandean, 11:30etik 14:00etara izango da zabalik. 



19:00
19:30

XX. Klarinete Maratoia

Zumaia, Zumaia | Kontzertua

XX. Klarinete Maratoia egingo da abenduaren 8tik 12ra bitartean. Tailerrez eta ikastaroez gain, kontzertuak ere izango dira. Abenduak 8 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain. Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan. Abenduak 9 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua. Abenduak 10 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak. Abenduak 11 16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa. Abenduak 12 12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua. 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urval Ensemble & Guest: Tribute to Chiri. 

XX. Klarinete Maratoia Zumaia

XX. Klarinete Maratoia egingo da abenduaren 8tik 12ra bitartean. Tailerrez eta ikastaroez gain, kontzertuak ere izango dira.

Abenduak 8

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain.

Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan.

Abenduak 9

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua.

Abenduak 10

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak.

Abenduak 11

16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa.

Abenduak 12

12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua.

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urval Ensemble & Guest: Tribute to Chiri. 



18:00
20:00

Komentuko proiektua ezagutzeko ekitaldiak

Komentua, Zumaia | Erakusketa

Komentuan kultur topagune bat eratzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Proiektua ezagutarazteko erakuspetak eta aurkezpen saioak prestatu ditu. Erakusketa Abenduaren 9tik 19ra, Komentuan. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00; larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00 Aurkezpen saioa Abenduaren 9an, osteguna, 18:00etan, Komentuan. Bisita gidatua Abenduaren 11n, larunbata, 12:00etan, Komentuan. Izen-ematea: kulturetxea@zumaia.eus.

Komentuko proiektua ezagutzeko ekitaldiak Komentua

Komentuan kultur topagune bat eratzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Proiektua ezagutarazteko erakuspetak eta aurkezpen saioak prestatu ditu.

Erakusketa

Abenduaren 9tik 19ra, Komentuan. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00; larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00

Aurkezpen saioa

Abenduaren 9an, osteguna, 18:00etan, Komentuan.

Bisita gidatua

Abenduaren 11n, larunbata, 12:00etan, Komentuan. Izen-ematea: kulturetxea@zumaia.eus.



19:30
21:30

Un espíritu burlón

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Edward Hall. Aktoreak: Emilia Fox, Dan Stevens, Isla Fisher, Leslie Mann. Generoa: komedia. Urtea: 2020. Herrialdea: Erresuma Batua.  Charles nobela beltzeko idazle ospetsua da, eta sormen-blokeoa du. Gainditzen laguntzeko, Ruthek, bere emazteak, medium batekin topaketa bat antolatu du. Medium horrek Charlesen lehen emazte zena, Elvira eder eta jeloskorra, deitu du. Betikotasun osoa berarekin igarotzeko, Elvirak Charles hil nahi du, baina Ruth da hiltzailea. Elviraren eta Ruthen espirituak elkartu egin dira Charlesen bizitza infernu bihurtzeko.

Un espíritu burlón Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Edward Hall. Aktoreak: Emilia Fox, Dan Stevens, Isla Fisher, Leslie Mann. Generoa: komedia. Urtea: 2020. Herrialdea: Erresuma Batua. 

Charles nobela beltzeko idazle ospetsua da, eta sormen-blokeoa du. Gainditzen laguntzeko, Ruthek, bere emazteak, medium batekin topaketa bat antolatu du. Medium horrek Charlesen lehen emazte zena, Elvira eder eta jeloskorra, deitu du. Betikotasun osoa berarekin igarotzeko, Elvirak Charles hil nahi du, baina Ruth da hiltzailea. Elviraren eta Ruthen espirituak elkartu egin dira Charlesen bizitza infernu bihurtzeko.