Nerea Arriola Urberuagak, umorea erabiliz eta norbanako esperientziak abiapuntu bezala jarriz, "emakume" izatearen esperientziak kontatuko ditu bakarrizketa honetan.
Malen Lope artista zumaiarrak 'Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez' erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 26tik abenduaren 12ra bitartean. Erakusketaren irekiera azaroaren 26an izango da, 18:00etan.
Gabonetako merkatua egingo da Santiago Auzoko Flowers & Co. saltokian. Loreak, arropak eta osagarriak, betaurrekoak, Gabonetako apainketak edota opariak aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Abenduaren 12ra arte izango da zabalik 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Igandean, 11:30etik 14:00etara izango da zabalik.
XX. Klarinete Maratoia egingo da abenduaren 8tik 12ra bitartean. Tailerrez eta ikastaroez gain, kontzertuak ere izango dira. Abenduak 8 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain. Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan. Abenduak 9 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua. Abenduak 10 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak. Abenduak 11 16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa. Abenduak 12 12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua. 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urval Ensemble & Guest: Tribute to Chiri.
Komentuan kultur topagune bat eratzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Proiektua ezagutarazteko erakuspetak eta aurkezpen saioak prestatu ditu. Erakusketa Abenduaren 9tik 19ra, Komentuan. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00; larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00 Aurkezpen saioa Abenduaren 9an, osteguna, 18:00etan, Komentuan. Bisita gidatua Abenduaren 11n, larunbata, 12:00etan, Komentuan. Izen-ematea: kulturetxea@zumaia.eus.