XX. Klarinete Maratoiko kontzertua emango du Sapere Aude Sinfoniettak abenduaren 8an, 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan. Richard Straussen Serenade Op. 7 für Blasintrumente, eta Antonin Dvoràken Bläserserenade D-Moll, Op.44 joko ditu Fernando Urainek zuzendutako orkestrak. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan; 3 euroan 12 urtetik beherako umeentzat. Maratoiko akreditazioarekin doan.
Malen Lope artista zumaiarrak 'Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez' erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 26tik abenduaren 12ra bitartean. Erakusketaren irekiera azaroaren 26an izango da, 18:00etan.
Zuzendaria: Jason Reitman. Aktoreak: Finn Wolfhard, Carrie Coon, Mckenna Grace, Sigourney Weaver. Generoa: Komedia. Urtea: 2021. Herrialdea: Estatu Batuak. Ama ezkongabe bat eta haren bi seme-alabak hiri txiki batera iritsi dira, eta jatorrizko mamu-ehiztariekin eta aitonak bere atzetik utzitako ondare sekretuarekin duten lotura aurkituko dute. "Cazafantasmas 2"-en zuzeneko jarraipena. Ostiralean, larunbatean, igandean, astelehenean eta asteazkenean, 19:30ean.
Gabonetako merkatua egingo da Santiago Auzoko Flowers & Co. saltokian. Loreak, arropak eta osagarriak, betaurrekoak, Gabonetako apainketak edota opariak aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Abenduaren 12ra arte izango da zabalik 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Igandean, 11:30etik 14:00etara izango da zabalik.
XX. Klarinete Maratoia egingo da abenduaren 8tik 12ra bitartean. Tailerrez eta ikastaroez gain, kontzertuak ere izango dira. Abenduak 8 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain. Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan. Abenduak 9 19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua. Abenduak 10 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak. Abenduak 11 16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa. Abenduak 12 12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua. 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urval Ensemble & Guest: Tribute to Chiri.