Zuzendaria: István Szabó. Aktoreak: Klaus Maria Brandauer, Károly Eperjes, András Stohl. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herrialdea: Hungaria. Kardiologo bat erretirora bidali dute, baina lanik gabe sentitzen da. Jaioterrira itzuliko da, mediku orokor gisa lan egitera. Hori izango da esperientzia beldurgarriaren hasiera: errealitate gordinari egin beharko dio aurre, azkenean belauniko jarriko duena. Baina musikak du azken hitza.
4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saio bereziak antolatu ditu Zumaiako Udalak, zenbait herritar eta eragilerekin elkarlanean. Jatorrizko hizkuntzan kontatuko dituzte ipuinak, eta euskarara ekarriko dituzte jarraian.