OUT | Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du, eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT. IDI BEGI | Larrua Proiektua Koreografia: Jordi Vilaseca Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Miguel Ballabriga, Aritz López Musika: Bach, Machinefabriek Euskal herriko idi probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura irudikatzen du dantza ikuskizunak. Haren finkotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza, animaliaren ikuspuntutik. Abuztuak 12, osteguna, 20:00etan Odietan. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden).
Anton Eguiguren artista zumaiarraren erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan, abuztuaren 11tik 29ra. Erakusketa abuztuaren 11n zabalduko da, 19:00etan. Ordutegia: egunero 18:30etik 20:30era; asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30era 20:30era,