Zestoako eta Zumaiako kidez osatutako rock taldeak abuztuaren 8an emango du kontzertua. Sarrerak astebete lehenago erosi ahal izango dira Zumaiako Turismo Bulegoan, 5 euroan.
Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.
Zuzendaria: Malcolm D. Lee. Aktoreak: LeBron James, Sonequa Martin-Green, Don Cheadle, Martin Klebba. Generoa: Animazioa. Urtea: 2021. Herria: Estatu Batuak. NBAko izar handia den LeBron James eta Warnerreko pertsonaiek bat egin dute pelikula honetan. Abuztuaren 6an eta 8an euskaraz, eta hilaren 7an eta 9an gazteleraz.