Aldapeko Basque Latin Jazz Imanol Iribarrenen proiektu pertsonal gisa jaio da, eta bertan euskal musika tradizionalak erritmo latinoekin eta jazz armoniekin bat egiten du. Ikus-entzuleak Euskal Herriko txoko ugaritako abesti herrikoiak entzuteko aukera izango du, melodia ezagunenek mundutik bidaiatu ondoren izandako eraldaketaz gozatuz, beren esentzia galdu gabe. Azken finean, musika bidaia koloretsu eta erritmikoa, gure doinu ezagunenetako batzuk erritmo latinoekin eta jazz armoniaz uztartuko dituena. Taldekideak: Imanol Iribarren (pianoa) Patricia Mancheño (baxu elektrikoa) Eva Catalá (kongak) Manu Pinzón (bateria) Peio Irigoien (txistua, dultzaina, tronpeta) Asier Ardaiz (tronpeta) Alvaro Jarauta eta Iñigo Corao (tronboia) Abuztuak 7, larunbata, 20:00etan Zumaienan. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden).
Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.
Zuzendaria: Malcolm D. Lee. Aktoreak: LeBron James, Sonequa Martin-Green, Don Cheadle, Martin Klebba. Generoa: Animazioa. Urtea: 2021. Herria: Estatu Batuak. NBAko izar handia den LeBron James eta Warnerreko pertsonaiek bat egin dute pelikula honetan. Abuztuaren 6an eta 8an euskaraz, eta hilaren 7an eta 9an gazteleraz.