Astelehena, abuztuak 2



20:00

Sapere Aude Sinfonietta: Ravel eta Strauss

Zumaiena ikastetxea, Zumaia | Bestelakoak

Gaur egun gertatzen den bezala, mende aldaketek era guztietako mugimenduak eragiten dituzte. XX. mendeko lehen hamarkadetan berpizkunde kultural bat eman zen Donostia-Biarritz ardatzean, korronte artistiko desberdinen igarobide moduko bat. «Belle Époque» deitu izan zaio garai horri. Richard Strauss, Maurice Ravel... artistak bizi, uda eman edo, besterik gabe, mugaren alde batera edo bestera igarotzen zituzten denboraldiak. EGITARAUA MOTHER GOOSE SUITE [20’] Maurice Ravel (1875-1937) / (arr: Ian Farrington) Maurice Ravelek 1908an Mother Goose (Ama Antzara) konposatu zuen piano duorako, eta 1911n orkestra bertsioa ballet bihurtu zuen. Lan honen oinarria XVII. mendeko ipun bilduma bat da. Ravelen musika ederra da, liluragarria, sinplea eta melodikoa. 12 musikarirentzako moldaketa honek, batetik, jatorrizko piano duoaren edertasuna eta intimitatea bereganatzen ditu, eta bestetik, orkestra bertsioaren kolore eta magia. DER ROSENKAVALIER, SUITE FROM OPERA [22'] Richard Strauss (1864-1949) / (arr: George Morton) Der Roserkavalier (Arrosaren zalduna) opera 1911n estreinatu zen, eta laster munduko opera antzoki guztien errepertorioan sartu zen. Hala ere, Suitea 1944 arte ez zen estreinatu. Straussek ez zuen parte hartu, baina 1945ean argitaratzea onartu zuen, seguruenik Bigarren Mundu Gerraren ondorengo egoera ekonomikoaren ondorioz. Arthur Rodzinskik egin zion eskaera hau eta berak zuzendu zuen estreinakoz New Yorkeko Filarmonikarekin. George Mortonek egindako moldaketa hau pasa den udaberrian jo zuten lehen aldiz Finlandian eta Zumaiako emanaldi hau Estatu mailan lehenengoa izango da. Abuztuak 2, osteguna, 20:00etan Zumaienan. Sarrerak: 10 € / haurrak 3 € (uztailak 27, 10:00-13:00 Oxforden)

Sapere Aude Sinfonietta: Ravel eta Strauss Zumaiena ikastetxea

Gaur egun gertatzen den bezala, mende aldaketek era guztietako mugimenduak eragiten dituzte. XX. mendeko lehen hamarkadetan berpizkunde kultural bat eman zen Donostia-Biarritz ardatzean, korronte artistiko desberdinen igarobide moduko bat. «Belle Époque» deitu izan zaio garai horri. Richard Strauss, Maurice Ravel... artistak bizi, uda eman edo, besterik gabe, mugaren alde batera edo bestera igarotzen zituzten denboraldiak.

EGITARAUA

MOTHER GOOSE SUITE [20’]

Maurice Ravel (1875-1937) / (arr: Ian Farrington)

Maurice Ravelek 1908an Mother Goose (Ama Antzara) konposatu zuen piano duorako, eta 1911n orkestra bertsioa ballet bihurtu zuen. Lan honen oinarria XVII. mendeko ipun bilduma bat da. Ravelen musika ederra da, liluragarria, sinplea eta melodikoa. 12 musikarirentzako moldaketa honek, batetik, jatorrizko piano duoaren edertasuna eta intimitatea bereganatzen ditu, eta bestetik, orkestra bertsioaren kolore eta magia.

DER ROSENKAVALIER, SUITE FROM OPERA [22']

Richard Strauss (1864-1949) / (arr: George Morton)

Der Roserkavalier (Arrosaren zalduna) opera 1911n estreinatu zen, eta laster munduko opera antzoki guztien errepertorioan sartu zen. Hala ere, Suitea 1944 arte ez zen estreinatu. Straussek ez zuen parte hartu, baina 1945ean argitaratzea onartu zuen, seguruenik Bigarren Mundu Gerraren ondorengo egoera ekonomikoaren ondorioz. Arthur Rodzinskik egin zion eskaera hau eta berak zuzendu zuen estreinakoz New Yorkeko Filarmonikarekin. George Mortonek egindako moldaketa hau pasa den udaberrian jo zuten lehen aldiz Finlandian eta Zumaiako emanaldi hau Estatu mailan lehenengoa izango da.

Abuztuak 2, osteguna, 20:00etan Zumaienan. Sarrerak: 10 € / haurrak 3 € (uztailak 27, 10:00-13:00 Oxforden)



18:30
20:30

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era.  Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. 

Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.



19:30
21:00

A todo gas. Destino Asturias

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Santiago Segura. Aktoreak: Santiago Segura, Leo Harlem, Luna Fulgencio, Florentino Fernández. Generoa: komedia. Urtea: 2021. Herria: Espainia. Ricardok, semean iraulitako aita arduratsuak, Asturiasko kanpamentu batera eramatea erabaki du gaueko trenez, eta guraso batzuek proposatu dute berak eraman ditzala zenbait seme-alaba ere. Hala ere, ez dute esan azken minutuan Felipek, bi haurren aitonak, lagunduko dionik. Gizon bitxia eta arduragabea da Felipe. Uztailaren 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an, 19:30ean.

A todo gas. Destino Asturias Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Santiago Segura. Aktoreak: Santiago Segura, Leo Harlem, Luna Fulgencio, Florentino Fernández. Generoa: komedia. Urtea: 2021. Herria: Espainia.

Ricardok, semean iraulitako aita arduratsuak, Asturiasko kanpamentu batera eramatea erabaki du gaueko trenez, eta guraso batzuek proposatu dute berak eraman ditzala zenbait seme-alaba ere. Hala ere, ez dute esan azken minutuan Felipek, bi haurren aitonak, lagunduko dionik. Gizon bitxia eta arduragabea da Felipe.

Uztailaren 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an, 19:30ean.