Larunbata, uztailak 31



20:00

Zumaiako Musika Banda & Maria Zubimendi: Hommage à Piazzola

Zumaiena ikastetxea, Zumaia | Bestelakoak

Ástor Piazzolla konpositore eta bandeonistaren jaiotzaren 100. urteurrena den honetan, musikari argentinarraren lanaz osatutako kontzertua eskainiko dute Zumaiako Musika Bandak eta Maria Zubimendi akordeoilari bakarlariak. Entzuleek Mar de Platako konpositorearen musika ezagunenaren zati bat entzuteko aukera izango dute (Oblivion, Adiós Nonino, edota Libertango) baita hain ezagunak ez diren baina edertasun handikoak diren zenbait lan (Estaciones Porteñas, Tango callejero).  EGITARAUA Libertango Musika Banda Adiós Nonino Musika Banda & Akordeoia Contrabajeando Akordeoia Milonga sin palabras Musika Banda & Akordeoia Tango callejero Musika Banda Chiquilín de Bachín Akordeoia Invierno porteño Musika Banda & Akordeoia Primavera porteña Musika Banda & Akordeoia Uztailak 31, larunbata, 20:00etan Zumaienan. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden)

Zumaiako Musika Banda & Maria Zubimendi: Hommage à Piazzola Zumaiena ikastetxea

Ástor Piazzolla konpositore eta bandeonistaren jaiotzaren 100. urteurrena den honetan, musikari argentinarraren lanaz osatutako kontzertua eskainiko dute Zumaiako Musika Bandak eta Maria Zubimendi akordeoilari bakarlariak.

Entzuleek Mar de Platako konpositorearen musika ezagunenaren zati bat entzuteko aukera izango dute (OblivionAdiós Nonino, edota Libertango) baita hain ezagunak ez diren baina edertasun handikoak diren zenbait lan (Estaciones PorteñasTango callejero). 

EGITARAUA

Libertango Musika Banda

Adiós Nonino Musika Banda & Akordeoia

Contrabajeando Akordeoia

Milonga sin palabras Musika Banda & Akordeoia

Tango callejero Musika Banda

Chiquilín de Bachín Akordeoia

Invierno porteño Musika Banda & Akordeoia

Primavera porteña Musika Banda & Akordeoia

Uztailak 31, larunbata, 20:00etan Zumaienan. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden)



09:00
21:00

Distiraren lehiaketako sozialeko argazki onenen erakusketa

Alondegia, Zumaia | Erakusketa

Distira argazki elkarteak iazko udazkenetik aurtengo udaberrira bitartean egindako lehiaketa sozialean parte hartu duten irudi onenak erakusketa batean bildu ditu. Erakusketa Alondegiko sarreran ikus daiteke abuztuaren 1era arte. 

Distiraren lehiaketako sozialeko argazki onenen erakusketa Alondegia

Distira argazki elkarteak iazko udazkenetik aurtengo udaberrira bitartean egindako lehiaketa sozialean parte hartu duten irudi onenak erakusketa batean bildu ditu. Erakusketa Alondegiko sarreran ikus daiteke abuztuaren 1era arte. 



18:30
20:30

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era.  Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. 

Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.



19:30
21:00

A todo gas. Destino Asturias

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Santiago Segura. Aktoreak: Santiago Segura, Leo Harlem, Luna Fulgencio, Florentino Fernández. Generoa: komedia. Urtea: 2021. Herria: Espainia. Ricardok, semean iraulitako aita arduratsuak, Asturiasko kanpamentu batera eramatea erabaki du gaueko trenez, eta guraso batzuek proposatu dute berak eraman ditzala zenbait seme-alaba ere. Hala ere, ez dute esan azken minutuan Felipek, bi haurren aitonak, lagunduko dionik. Gizon bitxia eta arduragabea da Felipe. Uztailaren 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an, 19:30ean.

A todo gas. Destino Asturias Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Santiago Segura. Aktoreak: Santiago Segura, Leo Harlem, Luna Fulgencio, Florentino Fernández. Generoa: komedia. Urtea: 2021. Herria: Espainia.

Ricardok, semean iraulitako aita arduratsuak, Asturiasko kanpamentu batera eramatea erabaki du gaueko trenez, eta guraso batzuek proposatu dute berak eraman ditzala zenbait seme-alaba ere. Hala ere, ez dute esan azken minutuan Felipek, bi haurren aitonak, lagunduko dionik. Gizon bitxia eta arduragabea da Felipe.

Uztailaren 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an, 19:30ean.