Asteazkena, uztailak 28



19:30

Musika pixkat bizitzai

Arrangoleta plaza, Zumaia | Bestelakoak

Musika pixkat bizitzai kontzertua emango dute Intza Martinek, Malen Emezabalek eta Nagore Sanchezek, bihar, uztailak 28, Arrangoletako plazan, 19:30etik aurrera. Gonbidapenak bertan banatuko dira edukiera bete arte.

Musika pixkat bizitzai Arrangoleta plaza

Musika pixkat bizitzai kontzertua emango dute Intza Martinek, Malen Emezabalek eta Nagore Sanchezek, bihar, uztailak 28, Arrangoletako plazan, 19:30etik aurrera. Gonbidapenak bertan banatuko dira edukiera bete arte.



09:00
21:00

Distiraren lehiaketako sozialeko argazki onenen erakusketa

Alondegia, Zumaia | Erakusketa

Distira argazki elkarteak iazko udazkenetik aurtengo udaberrira bitartean egindako lehiaketa sozialean parte hartu duten irudi onenak erakusketa batean bildu ditu. Erakusketa Alondegiko sarreran ikus daiteke abuztuaren 1era arte. 

Distiraren lehiaketako sozialeko argazki onenen erakusketa Alondegia

Distira argazki elkarteak iazko udazkenetik aurtengo udaberrira bitartean egindako lehiaketa sozialean parte hartu duten irudi onenak erakusketa batean bildu ditu. Erakusketa Alondegiko sarreran ikus daiteke abuztuaren 1era arte. 



10:00
14:00

Sorkuntza tailerra

Torreberri, Zumaia | Bestelakoak

Sei saioz osatutako tailerra prestatu du Maddi Uranga dinamizatzaileak, eta helburua izango da partaideek "emozioak lantzea", "sorkuntzaren eta gorputzaren bidez". "Antzerkiak eta arte plastikoak ematen dituzten metaforez baliatuko" dira horretarako, eta "norberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortzen" ahaleginduko dira. Sei larunbatetan egingo dituzte tailerreko saioak, jarraian: ekainaren 26an, uztailaren 3an, uztailaren 10ean, uztailaren 17an, uztailaren 24an eta uztailaren 30ean. Lau ordu iraungo du saio bakoitzak, 10:00etatik 14:00etara, eta euskaraz jardungo dute parte hartzaileek. Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943 865 025 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@zumaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.

Sorkuntza tailerra Torreberri

Sei saioz osatutako tailerra prestatu du Maddi Uranga dinamizatzaileak, eta helburua izango da partaideek "emozioak lantzea", "sorkuntzaren eta gorputzaren bidez". "Antzerkiak eta arte plastikoak ematen dituzten metaforez baliatuko" dira horretarako, eta "norberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortzen" ahaleginduko dira.

Sei larunbatetan egingo dituzte tailerreko saioak, jarraian: ekainaren 26an, uztailaren 3an, uztailaren 10ean, uztailaren 17an, uztailaren 24an eta uztailaren 30ean. Lau ordu iraungo du saio bakoitzak, 10:00etatik 14:00etara, eta euskaraz jardungo dute parte hartzaileek.

Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943 865 025 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@zumaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.



18:30
20:30

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era.  Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki onentsuenak biltzen dituen erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra arte. Arratsaldez izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. 

Sari banaketa ekitaldia uztailaren 23an egingo da, 18:30ean.