Osteguna, maiatzak 27

19:00

'Geoparkeko paisaia naturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar'

Liburutegia, Zumaia | hitzaldia

Europako Geoparkeen Astearen barruan, egitarau propioa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Zumaian ere izango dira jarduerak, besteak beste, Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar hitzaldia. Josu Narbarte historialariak eskainiko du saioa Zumaiako udal liburutegian, eta euskaraz arituko da. 20 plaza baino ez dira egongo, hortaz, bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez. Zumaiako Turismo Bulegora joanda, hara deituta (943 143 396) edo Internet bidez egin daiteke izen-ematea.

'Geoparkeko paisaia naturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar' Liburutegia

Europako Geoparkeen Astearen barruan, egitarau propioa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Zumaian ere izango dira jarduerak, besteak beste, Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar hitzaldia. Josu Narbarte historialariak eskainiko du saioa Zumaiako udal liburutegian, eta euskaraz arituko da. 20 plaza baino ez dira egongo, hortaz, bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez. Zumaiako Turismo Bulegora joanda, hara deituta (943 143 396) edo Internet bidez egin daiteke izen-ematea.

19:00

'La pintora y el ladrón'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Benjamin Ree. Generoa: Dokumentala. Urtea: 2020. Herria: Norvegia. Sinopsia: Barbora Kysilkova margolari naturalista txekiarraren bi margolan Osloko arte-galeria batetik lapurtzen dituztenean, Norvegiako agintariek berehala identifikatzen dituzte bi lapurrak, baina ez dute artelanen arrastorik ere topatzen. Zer gertatu den jakiteko itxaropenarekin, Barbora lapurretako batengana, Karl-Bertil Nordlandengana, hurbilduko da. Galdetzen dio ea prest dagoen erretratu bat egiteko, eta Nordlandek baiezkoa ematen dio. Ondoren datorrena (urteetan zehar egindako erretratu batzuk) giza loturari eta adiskidetasunari buruzko istorio aparta da.

'La pintora y el ladrón' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Benjamin Ree. Generoa: Dokumentala. Urtea: 2020. Herria: Norvegia.

Sinopsia: Barbora Kysilkova margolari naturalista txekiarraren bi margolan Osloko arte-galeria batetik lapurtzen dituztenean, Norvegiako agintariek berehala identifikatzen dituzte bi lapurrak, baina ez dute artelanen arrastorik ere topatzen. Zer gertatu den jakiteko itxaropenarekin, Barbora lapurretako batengana, Karl-Bertil Nordlandengana, hurbilduko da. Galdetzen dio ea prest dagoen erretratu bat egiteko, eta Nordlandek baiezkoa ematen dio. Ondoren datorrena (urteetan zehar egindako erretratu batzuk) giza loturari eta adiskidetasunari buruzko istorio aparta da.

18:30
20:30

Argazkiak eta hizkiak Zumaiako hirigintza antolatzeko

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Hirigintza arloa eremu teknikotik herritarrengana gerturatu nahi du udalak. Distirako kideek hirigintzari lotutako hamar kontzeptu eraman dituzte argazkitara, eta horiei hitzak jarri dizkiete hainbat herritarrek.

Argazkiak eta hizkiak Zumaiako hirigintza antolatzeko Oxford aretoa (Alondegia)