Darahli elkarteak antolatuta, Sahararen aldeko lankidetza astea egingo dute apirilaren 23tik maiatzaren 2ra bitartean. Egitarauari amaiera emateko, Ocupación SA dokumentala emango dute. 40 minutuko iraupena du, eta Mundubat GKEk egindako ikus-entzunezkoa da. Mendebaldeko Sahararen okupazioan Espainiako Estatuak duen ardura aztertzen du.
Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina. Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai.