Asteazkena, apirilak 28



18:00

'Langile Babes Sareak: oinarriak eta bilakaera' mahai-ingurua

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Emanaldia

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak jardunaldiak antolatu ditu Maiatzaren Lehenaren harira. Zumaian egingo dute aurreneko saioa, Euskal Herriko hainbat bazterretan sortu diren Langile Babes Sareen inguruan. Sare horien "oinarriak eta bilakaera" aztertzeko aukera izango da mahai-inguruan, eta bi gonbidatu izango dira: Bergarako Lubaki Elkartasun Sarea, eta Donostiako eta Oarsoaldeko Langileon Babes Kolektiboa.

'Langile Babes Sareak: oinarriak eta bilakaera' mahai-ingurua Oxford aretoa (Alondegia)

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak jardunaldiak antolatu ditu Maiatzaren Lehenaren harira. Zumaian egingo dute aurreneko saioa, Euskal Herriko hainbat bazterretan sortu diren Langile Babes Sareen inguruan. Sare horien "oinarriak eta bilakaera" aztertzeko aukera izango da mahai-inguruan, eta bi gonbidatu izango dira: Bergarako Lubaki Elkartasun Sarea, eta Donostiako eta Oarsoaldeko Langileon Babes Kolektiboa.



18:00
20:00

'Mendebaldeko Sahara. 45 urte justiziarik gabe' erakusketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina. Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai. 

'Mendebaldeko Sahara. 45 urte justiziarik gabe' erakusketa Oxford aretoa (Alondegia)

Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina.

Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai.