Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina. Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai.
Zuzendaria: Lee Isaac Chung. Aktoreak: Steven Yeun, Han Ye-ri, Youn Yuh-jung. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herria: Estatu Batuak. David, 7 urteko mutiko koreanamerikarra, 80ko hamarkadaren erdialdean bere bizitza aldatu egin dela ikusi du, gauetik goizera, aitak familia osoarekin Arkansasko landa-eremu batera joatea erabaki duenean, han baserri bat irekitzeko, amets amerikarra lortzeko asmoz. Apirilaren 24tik 26ra, 19:00etan.