Ostirala, apirilak 23



19:00

'Solo son peces' dokumentala

Alondegia, Zumaia | Emanaldia

Darahli elkarteak antolatuta, Sahararen aldeko lankidetza astea egingo dute apirilaren 23tik maiatzaren 2ra bitartean. Horri lotuta emango dute Paula Iglesias eta Ana Serna zine zuzendarien Solo son peces dokumental laburra. Goya sarietarako hautagaia izan da aurten, dokumental labur onenaren kategorian. Argeliako arrain-haztegi batean lan egiten duten hiru emakume ditu protagonista ikus-entzunezkoak. 

'Solo son peces' dokumentala Alondegia

Darahli elkarteak antolatuta, Sahararen aldeko lankidetza astea egingo dute apirilaren 23tik maiatzaren 2ra bitartean. Horri lotuta emango dute Paula Iglesias eta Ana Serna zine zuzendarien Solo son peces dokumental laburra. Goya sarietarako hautagaia izan da aurten, dokumental labur onenaren kategorian. Argeliako arrain-haztegi batean lan egiten duten hiru emakume ditu protagonista ikus-entzunezkoak. 


19:00

'Txanogorritxotik otso emera'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

"Ikuskizun hau harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorio da. ‘Saioa-belarrondokoa’ metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto petoa. Eta beraz, edozein sexurentzat moduko ikuskizuna. Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak... Eta hortaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da. ‘Barre azkenengo egiten duenak, denbora preziatua galdu du". Sarrerak Turismo Bulegoan apirilak 17tik aurrera (pertsonako 2 gehienez) 9,5 euroren truke (Gazte Txartelarekin 6 euro). Turismo Bulegoaren ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.

'Txanogorritxotik otso emera' Aita Mari aretoa

"Ikuskizun hau harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorio da. ‘Saioa-belarrondokoa’ metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto petoa. Eta beraz, edozein sexurentzat moduko ikuskizuna. Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak... Eta hortaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da. ‘Barre azkenengo egiten duenak, denbora preziatua galdu du".

Sarrerak Turismo Bulegoan apirilak 17tik aurrera (pertsonako 2 gehienez) 9,5 euroren truke (Gazte Txartelarekin 6 euro).

Turismo Bulegoaren ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.


18:00
20:00

'Mendebaldeko Sahara. 45 urte justiziarik gabe' erakusketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina. Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai. 

'Mendebaldeko Sahara. 45 urte justiziarik gabe' erakusketa Oxford aretoa (Alondegia)

Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina.

Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai.