Etendako itsas-bidaiak erakusketaren baitan, 'Getariako naufragioak XX. mendea / Naufragios de Getaria siglo XX' liburua aurkeztuko dute Ana Mª Benito eta Javier Mazpule egileek. Gaztelaniaz izango da aurkezpen ekitaldia. Izen-emateak apirilak 7tik aurrera: > Alondegia kultur etxean (09:30-14:00) > 943861056 // kulturetxea@zumaia.eus
Etendako itsas-bidaiak erakusketa egongo da Zumaiako Oxford erakusketa aretoan, martxoaren 26tik apirilaren 18ra. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.