17:00etan izango da Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarearen hitzaldia, Torreberri gaztetxean. Errakik azpimarratu du martxan dela "okupazioaren aurkako kanpaina mediatiko, juridiko eta praktiko" bat, eta hori guztia izango du hizpide larunbateko saioan.
Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa izango da Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, martxoaren 5etik 21era, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara. Donostia Kulturak ekoitzi eta utzitako erakusketa da.
Zuzendaria: David Freyne. Aktoreak: Fionn O'Shea, Lola Petticrew, Sharon Horgan. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Irlanda. 1980ko hamarkadako Irlandan, Eddie (O'Shea) eta Amber (Petticrew) lagun onenek bikotekide izan nahi dute, institutuan duten sexu-joerari buruzko zurrumurruak uxatzeko. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.