Astelehenean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, manifestazioa egingo da Zumaian. 19:00etan abiatuko da Beheko plazatik.
Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa izango da Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, martxoaren 5etik 21era, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara. Donostia Kulturak ekoitzi eta utzitako erakusketa da.
Zuzendaria: Stéphane Demoustier. Aktoreak: Melissa Guers, Roschdy Zem, Anaïs Demoustier. Generoa: Drama. Urtea: 2019. Herria: Frantzia. Lise 16 urteko neskari bere lagunik onena hil izana leporatu diote. Epaiketan, gurasoek gogor defendatu dute. Alabaren bizitza ezezaguna argitzen hasten den heinean, ordea, zalantzaren itzala agertzen da. Larunbata, igandea eta astelehena, 19:00etan.