Aran Santamariaren Zenbat Jende kabitzen da bihotz batean erakusketa zabalduko da igande honetan, hilaren 7an, eguerdiko 12:30ean Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa otsailaren 7tik 28ra bitartean egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Zuzendariak: Ralf Kukula, Matthias Bruhn. Generoa: animazioa. Urtea: 2019. Herria: Alemania. Hanna Schotten liburu batean oinarrituta, Fritziren historia kontatzen du. Ekialdeko Alemaniako Leipzig hiriko laugarren mailako ikaslea da da Fritzi. 1989ko udan, bere lagun onena den Sophieren txakurra zaindu behar du, baina jakiten du Sophiek eta bere familiak Mendebaldera ihes egin dutela Hungariatik. Fritzik ahal duen guztia egingo du bere lagunarekin elkartzeko. Ordutegia: otsailaren 27a eta 28a, larunbata eta igandea, 16:30ean.