Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan, Migrazio erdalduna herri euskaldunetan hitzaldia emango du Enara Eizagirre Arandia Aztiker Ikerguneko teknikariak otsailaren 24an, asteazkena, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Izenak aurrez eman beharko dira euskara@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 50 25 (616 luz.) telefonora deituta.
Aran Santamariaren Zenbat Jende kabitzen da bihotz batean erakusketa zabalduko da igande honetan, hilaren 7an, eguerdiko 12:30ean Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa otsailaren 7tik 28ra bitartean egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.