Zuzendaria: Dea Kulumbegashvili. Aktoreak: Ia Sukhitashvili, Kakha Kintsurashvili, Rati Oneli. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herria: Georgia. Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala. 68. Donostia Zinemaldiko protagonista handia: Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra; Gidoi onenaren saria; Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta film onenaren Urrezko Maskorrarekin saritu zuten Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren lehen film luzea. Otsailaren 11n, 19:00etan.
Aran Santamariaren Zenbat Jende kabitzen da bihotz batean erakusketa zabalduko da igande honetan, hilaren 7an, eguerdiko 12:30ean Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa otsailaren 7tik 28ra bitartean egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.