Larunbata, urtarrilak 30



19:00

Konpromisoa

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima? Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5 euroan Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6euroan).

Konpromisoa Aita Mari aretoa

Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima?

Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5 euroan Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6euroan).



18:00
20:00

Amalur

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Maider Azurmendiren Amalur erakusketa egongo da urtarrilaren 8tik 31ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Eskultura eta zeramika erakusketa proposatzen du artistak. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Amalur Oxford aretoa (Alondegia)

Maider Azurmendiren Amalur erakusketa egongo da urtarrilaren 8tik 31ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Eskultura eta zeramika erakusketa proposatzen du artistak.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.



19:00
20:40

Les parfums

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Grégory Magne. Aktoreak: Emmanuelle Devos, Grégory Montel. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Frantzia. Frantziatik helduko da, ostera, Grégory Magne zinemagilearen proposamen berriena, Anne Walberg perfumeen munduko izarraren eta haren gidari berriaren inguruko komedia. Walberg jainkosa bailitzan bizi da, eta Guillaume izango da aurre egingo dion bakarra. Eta hain zuzen horrexegatik ez du kaleratuko gizona. Bi munduren arteko talka dibertigarri bezain zentzugabea. Emmanuelle Devos eta Grégory Montel dira filmeko aktore nagusiak, eta sorterrian kritika onak izan ditu filmak. Urtarrilaren 29an eta 31n, eta otsailaren 1ean, 19:00etan.

Les parfums Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Grégory Magne. Aktoreak: Emmanuelle Devos, Grégory Montel. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Frantzia.

Frantziatik helduko da, ostera, Grégory Magne zinemagilearen proposamen berriena, Anne Walberg perfumeen munduko izarraren eta haren gidari berriaren inguruko komedia. Walberg jainkosa bailitzan bizi da, eta Guillaume izango da aurre egingo dion bakarra. Eta hain zuzen horrexegatik ez du kaleratuko gizona. Bi munduren arteko talka dibertigarri bezain zentzugabea. Emmanuelle Devos eta Grégory Montel dira filmeko aktore nagusiak, eta sorterrian kritika onak izan ditu filmak.

Urtarrilaren 29an eta 31n, eta otsailaren 1ean, 19:00etan.