Maider Azurmendiren Amalur erakusketa egongo da urtarrilaren 8tik 31ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Eskultura eta zeramika erakusketa proposatzen du artistak. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Isabel Coixet. Aktoreak: Timothy Spall, Sarita Choudhury, Pedro Casablanc, Ana Torrent. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herria: Espainia. Peter Riordan gizon bakartia da, maniatikoa eta metodikoa, fenomeno meteorologikoekin obsesionatutakoa. Bizitza osoan lan egin duen Manchesterreko bankuan erretiro aurreratua hartzea onartzen diotenean, Benidormen bizi den Daniel anaia bisitatuko du. Hirira iristean, bere anaia desagertu egin dela jakingo du, eta burlesque klub baten jabea dela ere bai. Peter eta Alex (anaiaren lankidea) Danielekin zer gertatu den ikertzen saiatuko dira, 50eko hamarkadan Sylvia Plath Benidormen egotearekin obsesionatuta zegoen polizia baten laguntzarekin. Urtarrilaren 8an, 9an, 10ean eta 11n, 19:00etan.
Quartier eta Moller zuzendarien proposamen berrienak Ipuin-herri izeneko bizileku bereziko animaliak ditu protagonista. Bertan, goizero-goizero, zuhaitzera igo eta egunkariko albisteak irakurtzen dizkie hontz jaunak auzokideei. Istorio zoragarri bezain dibertigarriak izan ohi ditu hizpide, bereziki, biztanleei jazotakoak eta haien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioak; zikoinak, beleak, untxiak, azeriak, otsoak, hartzak eta gainerako kideek, iritzi ezberdinak izan arren, talde polita osatu eta elkar zaintzen dute. Urtarrilaren 9an eta 10ean, 16:30ean.