Astelehena, abenduak 7



18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.



19:00
20:30

'Erlauntza'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Sinopsia Nekazal etxe batean elkartuko da lagun talde bat, horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Denbora ez da alferrik igaro, eta asteburuko plan ederra zirudiena aldrebestu egingo da: trapu zaharrak, inoiz esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Erleak iaioak omen dira komunikatzen. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta asteazkenean, 19:00etan.

'Erlauntza' Aita Mari aretoa

Sinopsia

Nekazal etxe batean elkartuko da lagun talde bat, horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Denbora ez da alferrik igaro, eta asteburuko plan ederra zirudiena aldrebestu egingo da: trapu zaharrak, inoiz esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Erleak iaioak omen dira komunikatzen. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.

Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta asteazkenean, 19:00etan.



19:00
19:00

Rifkin's festival

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Drama, komedia. Amoranteak Donostiako Zinemaldiarekin uztartzen ditu Allenen azkenak. Jaialdira doaz senar-emazte estatubatuarrak, eta, pelikulak ikusteko ez ezik, izango dute bikotetik kanpoko harremanik izateko denbora ere. Andrearen kasuan, zinema zuzendari frantziar batekin arituko da; gizona, aldiz, Donostian bizi den emakume batekin maiteminduko da. Ordutegia: astelehenean eta asteartean 19:00etan.

Rifkin's festival Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Drama, komedia.

Amoranteak Donostiako Zinemaldiarekin uztartzen ditu Allenen azkenak. Jaialdira doaz senar-emazte estatubatuarrak, eta, pelikulak ikusteko ez ezik, izango dute bikotetik kanpoko harremanik izateko denbora ere. Andrearen kasuan, zinema zuzendari frantziar batekin arituko da; gizona, aldiz, Donostian bizi den emakume batekin maiteminduko da.

Ordutegia: astelehenean eta asteartean 19:00etan.