Larunbata, abenduak 5



18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.



19:00
20:30

'Erlauntza'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Sinopsia Nekazal etxe batean elkartuko da lagun talde bat, horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Denbora ez da alferrik igaro, eta asteburuko plan ederra zirudiena aldrebestu egingo da: trapu zaharrak, inoiz esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Erleak iaioak omen dira komunikatzen. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta asteazkenean, 19:00etan.

'Erlauntza' Aita Mari aretoa

Sinopsia

Nekazal etxe batean elkartuko da lagun talde bat, horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Denbora ez da alferrik igaro, eta asteburuko plan ederra zirudiena aldrebestu egingo da: trapu zaharrak, inoiz esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Erleak iaioak omen dira komunikatzen. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.

Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta asteazkenean, 19:00etan.



16:30
18:00

StarDog eta TurboCat

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Marrazki bizidunen filma hau emango da Aita Mari zinean, igandean eta astelehenean, hilaren 5ean eta 6an, 16:30etik aurrera. Euskaraz.

StarDog eta TurboCat Aita Mari aretoa

Marrazki bizidunen filma hau emango da Aita Mari zinean, igandean eta astelehenean, hilaren 5ean eta 6an, 16:30etik aurrera. Euskaraz.