Osteguna, abenduak 3



10:00

Baga, biga, higa' emanaldia

Aita Mari aretoa, Zumaia | Bestelakoak

DBH 4ko ikasleei zuzendutako ekitaldia. Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola  magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

Baga, biga, higa' emanaldia Aita Mari aretoa

DBH 4ko ikasleei zuzendutako ekitaldia.

Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola  magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.


19:00

Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana

Aita Mari aretoa, Zumaia | Txapelketa

Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da abenduaren 3an, 19:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Jarraian, Agur eta dolore antzezlana izango da. Gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu daitezke.

Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana Aita Mari aretoa

Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da abenduaren 3an, 19:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Jarraian, Agur eta dolore antzezlana izango da.

Gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu daitezke.



18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.